Amantalen ahotsa

Komunikabideetan ateratakoak

Berria
Amantaletan gordetakoak

Diario Vasco

'Amantalen Ahotsa 75 urte' muestra la visión de las mujeres de la guerra

Noticias de Gipuzkoa

Euskal Herriko historia, "amantaletan itsatsitako" negar malkoetan barrena


Argia
1936ko gerra pairatu zuten emakumeak omenduko ditu 'Amantalen ahotsa' ikuskizunak


Radio Euskadi
"Amantalen Ahotsa", a escena los recuerdos de las mujeres de la Guerra Civil

eitb.com

Amantalen ahotsa: La Guerra Civil, a través de las mujeres

Gipuzkoa Kultura
Amantalen ahotsa



IRAKURRI GEHIAGO...

Entrada más reciente Inicio

Argazkiak

Multimedia

Audio eta bideoak

Elkarrizketak

  • Idoia Etxeberria: Amantala Kultur Elkarteko kidea
  • Agurtzane Intxaurraga: zuzendari artistikoa

Fitxa Teknikoa

Ideia, lanketa eta ekoizpena: Amantala Kultur Elkartea.

Zuzendari artistikoa: Agurtzane Intxaurraga.

Kontalaria: Itziar Ituño.

Dantzariak: Oinkari dantza taldea eta Laura Martin.

Kantariak: Amaia Zubiria, Arianne Unamuno, Zaloa Urain (Kokein) eta Ain_1.

Musikariak: Sorkunde Idigoras (pianoa), Mirari Irurzun (biolina), Arantxa eta Eli Ansa (txalaparta), Ane Ugalde (zehar-txirula) eta Lorea de Castro (gitarra).

Bertsolaria: Maialen Lujanbio.

Antzezleak: Ainere Tolosa, Sara Cozar, Naiara Arnedo, Ainhoa Aierbe eta Maite Bastos.

Irrintzilariak: Maite Etxarri, Pilartxo Paskual eta Mari Karmen.

Argi diseinua: Xabier Lozano.

Irudi diseinua: David Bernues.

Gidoia: Idoia Etxeberria, Alaitz Olaizola eta Agurtzane Intxaurraga.

Emakumeen testigantzak: Ahotsak.com.

Bideo edizioa: Haizea Odria.

Produkzioa: Idoia Etxeberria, Miren Artetxe, Ainitze Oruesagasti, Ainhoa Ansa, Josune Zabala eta Idoia Gereñu.

Diseinu grafikoa: Ainhoa Etxeberria.

Argazkiak: Maddi Soroa eta Ainitze Oruesagasti.

Zer da?

Aurtengo uztailean 75 urte bete dira gerra hasi zela, eta, mugarri hori baliatuta, urte haietako historia kontatu nahi dugu. Emakumeen begietatik egingo dugu, haien bizipenetan oinarrituta. Ikuskizunaren bizkar-hezurra adineko emakumeen testigantzak izango dira, www.ahotsak.com proiektuko bideo pasarteak. Bertsoek, zuzeneko musikak, kantuek, antzezkiak eta dantzak borobilduko dute saioa; haiek ere narratzaile lana egingo dute, nork bere erara eta bere baliabide artistikoekin.

70eko hamarkadatik honako historia ezaguna da, hurbila, baina aurreko 40 urteetakoa ez hainbeste. Horrenbestez, interesgarria iruditzen zaigu laburpen moduko bat egitea, garaian garaiko gertaera nagusiekin. Emakumeek etxean, lanean, kalean... bizi izan zutena. Haien pozak, nekeak eta buruhausteak. Gerra garaian eta ostean.

Gerra sasoiko pasadizoak batez ere gizonezkoek kontatu dituzte orain arte, borrokan parte hartu zutenek. Bitartean, emakumea familiaren euskarria izan zen; hala ere, haren minak eta ahaleginak ezkutuan geratu direlakoan gaude. Gerrako kontuez gainera, gizarteko alor guztiak jorratuko ditugu: etxeko ohiturak, eskolako martxa, laneko gorabeherak, kaleko giroa, erlijioaren indarra... batzuetan gordin eta besteetan umorez. Atzoko eta gaurko emakumeen ikuspuntutik.

Gipuzkoako eskualde guztietako emakumeen ahotsak hartuko ditugu aintzat, sukaldetik plazara aterako ditugu. Gure amonei eman nahi diegu hitza, eta soka horri helduta, zerbait berria eta modernoa sortu. Horretarako, ikuskizunean kulturako alor askotako pertsonak batuko ditugu. Horien artean musikari, dantzari eta bertsolari ezagunak ere badaude.

Kontaktua

Amantala Kultur Elkartearen telefonoa: 615755784
Helbide elektronikoa: amantala.kultur.elkartea@gmail.com
Facebooken: www.facebook.com/amantalaelkartea

Edozein zalantza edukiz gero, jarri gurekin harremanetan.
Tema Fantástico, S.A.. Imágenes del tema: hdoddema. Con la tecnología de Blogger.