Ostiralean taularatu zuten "Amantalen ahotsa" ikuskizuna. Ederra bezain hunkigarria; gure aurreko andreek gerra eta gerra-ondoa zelan bizi izan zuten dantzaz eta kantuz azaldu ziguten, euren testigantzaz lagunduta.
Leire Narbaizak bere blogean idatzitakoa (Osorik irakurri) Isildutako amantalen ahotsa ia lehenengoz prestigiozko leku batera eraman zuten atzo.
Onintza Enbeitak Berrian idatzitakoa (Osorik irakurri)
IZUGARRIA ostiralean Victoria Eugenia antzokian bizitu genuena...gaur oraindik hitzik jarri ezinean nabil bertan sentitutakoa adierateko;mila mila ZORION halako lan bat aurrera atera duzuen guztioi!!! plazer haundi bat izan zen zentzu guzietan, ZORIONAK berriro ere!!
Mendi Urruzuno
Zoragarria! Hunkigarria, malkoz beteta emanaldi guztia!
Ainhoa Salegi
Zorionak jai aldixa prestatzen aritu zineten danori. Eskerrikasko gure amonatxoeri gure bihotzak horrela astintzearren. Manu Villa
Zorionak ikuskizunagatik. Izugarria, omenaldi bikaina gure ama/amona/birramonei
Mikel Olaiz
IRAKURRI GEHIAGO...